• Albistea

    2026/08/15

    Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 61. Lehiaketak baditu irabazleak. Lehiaketa, 2026ko Aste Nagusiko ekitaldi nabarmenetako bat, abuztuaren 8tik 14ra ospatu da, zazpi gauetan nazioarteko erreferentzia diren piroteknia-konpainiak bilduz. Lehiaketako epaimahaiak bere epaia eman du gaur, eta Urrezko Maskorra, lehiaketako sari nagusia, eman dio Pirotecnia Valencianari; horrela, gure hirian jarraian lortutako laugarren garaipena eskuratu du.

  • Albistea

    2026/08/15

    Irungo Beti Lagunak Elkarteko Lourdes Saigosek eta José Barreirok osatutako bikoteak irabazi du gaur Donostiako Aste Nagusia dela eta, Elkano kalean ospatu den XIX. Marmitako Lehiaketa. Guztira, 16 bikotek hartu dute parte lehiaketan, eta epaimahaikideen irizpenaren mende jarri dira.

  • Albistea

    2026/08/15

    Iker Vicente aizkolari nafarrak Urrezko Kopa irabazi du gaur Donostiako Trinitate plazan, eta, aurreko edizioan lortutako garaipena berretsi du horrela. Vicentek 31’47’’53ko denborarekin osatu du proba, eta nagusitasunez gailendu da berriz ere egungo aizkolari onenetako batzuk bildu dituen norgehiagokan.

  • Albistea

    2026/08/14

    Gaur arratsaldean, 2026ko Donostiako Aste Nagusiaren programazioaren barruan, "Etxekoekin Sukaldean" V. Lehiaketa Gastronomikoa ospatu da. Bertan 11 familia unitatek parte hartu dute. Estibaliz Nuñezek eta Lucia Antoñanzas eta Martina Antoñanzas alabek osatutako "Las 3 Champiñoneras" taldeak irabazi du.

  • Albistea

    2026/08/14

    Gaur arratsaldean, Miguel Angel Fernandezen Oroimenezkoan Aste Nagusiko XXX. Arrantza Lehiaketa ospatu da. Infantil mailan (15 urte baino gutxiago) Iker Rodríguezek garaipena lortu du 1658 gramoko harrapaketarekin eta senior mailan (15 urte baino gehiago) Mikel Etxeberriak eskuratu du garaipena 548 gramoko harrapaketarekin.

  • Albistea

    2026/08/13

    Zubi Musu Elkarteko Juana Cañadak eta Xabier Mendizabalek osatutako bikoteak irabazi du gaur, Donostiako Aste Nagusiko jaien barruan, Aitzol parkean egin den Aste Nagusiko III. Txipiroiak bere tintan lehiaketa. Guztira 12 bikotek hartu dute parte lehiaketaren hirugarren edizio honetan.

  • Albistea

    2026/08/11

    Iker Uriartek eta Gabriel Guiuk osatutako bikoteak irabazi du gaur, Donostiako Aste Nagusia dela eta, Zuloaga plazan egin den Kokotxak pilpilean lehiaketaren lehenengo edizioa. 12 bikotek hartu dute parte lehiaketan, eta azpimarratzekoa da parte hartu duten bikoteen maila ona, beren trebezia eta lan ona erakutsi baitute, euskal gastronomiako plater tradizionalenetako bati balioa eman dion jardunaldian.

  • Albistea

    2026/08/10

    Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Dorronsorok osatutako "Izurun" bikoteak irabazi du Aste Nagusia Paella lehiaketako bederatzigarren edizioa, gaur arratsaldean Gros auzoko Katalunia plazan egin dena 12 bikoteren parte-hartzearekin. Bigarren postuan “Erregetxo” taldeko Nerea Rey Vicente eta Jose Maria Rey Irastorza bikote donostiarra geratu da, eta hirugarren saria "Beti Lagunak" taldeko Lourdes Saigos eta Jose Barreiro irundarrek eskuratu dute.

  • Albistea

    2026/08/09

    Zubi Musu Elkarteko ordezkariek, Ramón Mugika eta Xabier Mendizabal donostiarrek, irabazi dute gaur goizean Matia kalean egin den Aste Nagusiko IX. Legatz saltsa berdean lehiaketa; lehiaketan 14 bikotek hartu dute parte. Bigarren postuan Irungo Beti Lagunak Elkarteko Jose Barreiro Vega eta Lourdes Saigos Juanbeltz geratu dira eta hirugarren postua Ilunpe Elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoyen donostiarrentzat izan da.

  • Albistea

    2026/08/08

    M

  • Albistea

    2026/08/08

    Maddi Guesalaga zarauztarrak lortu du garaipena aurtengo Uliako Harrian. 70 kiloko harria 22 aldiz altxatu du. Probaren palmaresa eta lortutako jasoaldiak hauexek izan dira: Maddi Guesalaga -  22 jasoaldi Olaia Esnaola - 20 jasoaldi Lierni Osa - 19 jasoaldi Malen Morandeira - 18 jasoaldi Estefanía Echeveste - 17 jasoaldi Ane Cestau - 13 jasoaldi (Maddi Salterainek baina pisu gutxiago) Maddi Salterain - 13 jasoaldi Julia Martínez - 7 jasoaldi Jasoaldi kopuru berdina egiten dutenean pisu gutxigo duenari lehentasuna ematen zaio.

  • Albistea

    2026/07/27

    G

  • Albistea

    2026/06/26

    Gaur goizean, Ana López Loyartek Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 8tik 15era ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 61. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen irudia, egitaraua eta amaierako piromusikala aurkeztu ditu.

  • Albistea

    2026/06/12

    Gaur goizean, Ana López Loyartek Jai Jardueretako zinegotziak 2026ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela eta abuztuaren 8tik 15era Tomás Alba plazan (Sagueseko zabalgunea) egingo diren kontzertuak aurkeztu ditu. Kartela, Donostiako ilustratzailea den Paula Estévezen lana da.

  • Albistea

    2026/05/06

    AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan 2026ko abuztuaren 7tik 17ra bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.

  • Albistea

    2025/08/16

    Beste behin ere, eta hiru aldiz jarraian, Pirotecnia Valencianak (abuztuaren 15eko jaurtiketa, ostirala) irabazi du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 60. Lehiaketako Urrezko Maskorra. Zilarrezko Maskorra Pirotecnia Peñarrojako castellonarrentzat izan da (abuztuaren 13an, asteazkena, jaurti zuten), eta Brontzezko Maskorra, berriz, IP Innovative Pyrotechnik piroteknia alemaniarrarentzat izan da (abuztuaren 10ean, igandea, jaurti zuen).

  • Albistea

    2025/08/16

    Gaur goizean, eta 2025eko Aste Nagusiko egitarauaren barruan, XVIII. Aste Nagusiko Marmitako Lehiaketa ospatu da Elkano kalean. 18 bikotek hartu dute parte eta, iaz bezala, Izurun taldeko Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Larrañagak osatutako bikote donostiarrak irabazi du.

  • Albistea

    2025/08/16

    Ainitze Zumeta Goikoetxea zarauztarrak lortu du garaipena 2025eko Uliako Harrian. 70 kiloko harria 23 aldiz altxatu du,eta, horrela, bere errekorra hautsi du proban. Probaren palmaresa eta lortutako jasoaldiak hauexek izan dira: Ainitze Zumeta Goikoetxea 23 jasoaldi Lierni Osa Echave 21 jasoaldi  Maddi Guesalaga Cendoya 19 jasoaldi (Olaia Esnaolak baino pisu txikiagoa) Olaia Esnaola Aldalur 19 jasoaldi Estefanía Echeveste Giraldo17 jasoaldi Malen Morandeira Iriondo 16 jasoaldi Sara Jiménez de Aberasturi Zapatero 15 jasoaldi Goizeder Abendibar 14 jasoaldi Elene Ostolaza 10 jasoaldi Jasoaldi kopuru berdina egiten dutenean pisu gutxigo duenari lehentasuna ematen zaio.

  • Albistea

    2025/08/16

    M

  • Albistea

    2025/08/15

    Marta Paulis Lumbreras eta Aurelio M.Acera Iglesias - "Otros 2 de Intxaurrondo" gaur goizean Matia kalean ospatu den Aste Nagusiko VIII. Legatza saltsa berdean lehiaketan txapeldunak suertatu dira. Aurtengo edizioan,15 bikotek parte hartu dute lehiaketan.

  • Albistea

    2025/08/15

    Arratsalde bero batean, Iker Vicente nafarrak beste behin irabazi du aurtengo Aizkolarien Urrezko Kopa. Ohi denez Aste Nagusian, 5 aizkolari elkartu dira plazan eta Otsagabiakoak 34 minutu eta 8 segundo behar izan ditu 14 enborrak mozteko. Mikel Larrañagak, bigarren postuan, 37' 29an egin du lan honetan eta bere atzetik Julen Alberdi "Txikia IV" 40' 40rekin, Hodei Ezpeleta 43'01ekin eta Joxean Etxeberria 45'01ekin.

  • Albistea

    2025/08/14

    Gaur goizean, Miguel Angel Fernandezen Oroimenezkoan Aste Nagusiko XXIX. Arrantza Lehiaketa ospatu da. Infantil mailan (15 urte baino gutxiago) Linwei Yangek garaipena lortu du 3566 gramoko harrapaketarekin eta senior mailan (15 urte baino gehiago) Carlos Rodríguezek eskuratu du garaipena 765 gramoko harrapaketarekin.

  • Albistea

    2025/08/13

    Atzo, Aste Nagusiko Paella Lehiaketa irabazi eta gero, "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoyen bikoteak irabazi du Aste Nagusiko II. Begihandi bere tintan Lehiaketa. 12 bikote elkartu dira lehiaketan, eta gaur arratsaldean egin da, Aitzol parkean, 2025eko Aste Nagusiko programazioaren barruan.

  • Albistea

    2025/08/12

    Aste Nagusiko Paella Lehiaketaren zortzigarren edizioa gaur arratsaldean ospatu da Gros auzoko Katalunia plazan. Beste urte batez, Epaimahaiaren aldetik kalifikaziorik altuena jaso duen paella "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñezek eta Jose Manuel Irigoyenek egindakoa izan da, iazko garaipena berretsiz.

  • Albistea

    2025/06/27

    Gaur goizean, Jon Insaustik Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 9tik 16ra ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 60. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen irudia, egitaraua eta oroitzapenezko piromusikala aurkeztu ditu Kontxako Erlojuetan.

  • Albistea

    2025/04/28

    AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan abuztuaren 8tik 18ra bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.

  • Albistea

    2025/04/08

    Aste Nagusia 2025ren harira, Donostia / San Sebastián Festak-ek VIII. Zurriola Street Food (abuztuak 9tik16ra, biak barne) antolatuko du Kursaal Kongresu jauregiko Erizainen plazan.  Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.