Su Artifizialen Nazioarteko 61. Lehiaketan parte hartuko duten pirotekniak

2026/06/26

Gaur goizean, Ana López Loyartek Jai Jardueretako zinegotziak, abuztuaren 8tik 15era ospatuko den Donostiako Aste Nagusiko 61. Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa iragarriko duen irudia, egitaraua eta amaierako piromusikala aurkeztu ditu. Aurten ere, Super Amara eta El Diario Vasco egunkarien babesa izango du Lehiaketak.

Aurtengo piromusikala Valecea piroteknia etxeak egingo du bere 150. urteurrena dela eta, eta historian zehar ibilbidea egingo du argiaren, kolorearen eta musikaren bitartez, sei etapa desberdinen bitartez.

Zazpi piroteknia, lau nazional: Pirotecnia Alpujarreña, Pirotecnia Tamarit, Pirotecnia Valenciana eta Pirotecnia Gironina, eta hiru atzerritar: Xena Pyrotechnics, Phoenix Fireworks eta Gianni Vaccalluzzo lehiaketan parte hartuko dute eta edizio  honetako Urrezko Maskorra lortzen saiatuko dira.

Kartelaren irudia Jorge Elósegui Astrain (Estudio Primo) donostiarrak egin du.

 

Pilar Aguayo (epaimahaia), Antxon Blanco (epaimahaia), Aitziber Mas (Super Amara), Jorge Elósegui (kartelaren egilea), Festa Jarduetarako zinegotzia den Ana López, Aitor Valdecantos (Pirotecnia Valecea) eta Juan Carlos López (epaimahaia)