2026ko Aste Nagusiko kartela Paula Estévezen diseinua da.
Diseinua: PAULA ESTÉVEZ
Paula Estévez (Intxaurrondo, Donostia, 1984) Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatutako ilustratzaile eta komikigilea da. Ilustratzaile editorial gisa lan egin ohi du idatzizko hainbat hedabidetan, hala nola Argia, Berria, Diario Vasco, Petit Sàpiens, Bizkaiatech edo Elhuyar, besteak beste.
Paulak hainbat sari eta beka irabazi ditu, hala nola Etxepare saria Ainara Azpiazurekin batera Arraroa album ilustratuarekin 2017an edo Eusko Jaurlaritzaren beka 2023an Linbo Planeta komikia egiteko, Dejabu antzerki konpainiaren gidoiarekin. Ikuspegi feminista duen Tupust! komiki kolektiboko kide ere izan da eta Guillotina Donostiako autoedizio jaialdiaren sortzaileetako bat da.
Paulak lehen begiratuan denboraz kanpoko itxura izango zuen kartel bat sortu nahi izan du. Horretarako, 20ko eta 50eko hamarkadetako kartel klasikoetan inspiratu da, hiriko festa eta ekitaldi garrantzitsuak iragartzeko erakargarri turistiko gisa erabiltzen ziren karteletan. Kartelean, Donostiako Aste Nagusiaren ezaugarri berezi batzuk irudikatu ditu, topikoetan eta gehiegi ustiatutako sinboloetan ez erortzen saiatuz; tradizioa eta modernitatea uztartuz, eta gure hirian bizi diren pertsonen arkitekturari eta aniztasunari omenaldi txiki bat eginez.




