2026ko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea

2026/05/06

AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan 2026ko abuztuaren 7tik 17ra bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.

Eskabidea telematikoki aurkeztu beharko da maiatzaren 20ko 23:59ak arte, https://www.afadeeuskadi.com helbidean jasotako inprimakiak betez eta [email protected] helbidera bidaliz.

Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako eskabiderik.