Iker Uriartek eta Gabriel Guiuk Kokotxak pil-pilean lehiaketako palmaresa estreinatu dute

2026/08/11

Iker Uriartek eta Gabriel Guiuk osatutako bikoteak irabazi du gaur, Donostiako Aste Nagusia dela eta, Zuloaga plazan egin den Kokotxak pilpilean lehiaketaren lehenengo edizioa.

12 bikotek hartu dute parte lehiaketan, eta azpimarratzekoa da parte hartu duten bikoteen maila ona, beren trebezia eta lan ona erakutsi baitute, euskal gastronomiako plater tradizionalenetako bati balioa eman dion jardunaldian.

Bigarren postua Ibon Sarasola eta Esteban Pernás donostiarrek osatutako "Bardulia" taldearentzat izan da eta hirugarren postuan Jose Juan Ijurcok eta Xabier Mendizabalek osatutako Zubi Musu Elkarteko bikotea geratu da.