Ramón Mugika eta Xabier Mendizabal txapeldunak Legatza lehiaketan

2026/08/09

Zubi Musu Elkarteko ordezkariek, Ramón Mugika eta Xabier Mendizabal donostiarrek irabazi dute gaur goizean Matia kalean egin den Aste Nagusiko IX. Legatz saltsa berdean lehiaketa; lehiaketan 14 bikotek hartu dute parte.

Bigarren postuan Irungo Beti Lagunak Elkarteko Jose Barreiro Vega eta Lourdes Saigos Juanbeltz geratu dira eta hirugarren postua Ilunpe Elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoyen donostiarrentzat izan da.

 

Saridunak epaimahaiarekin, Alfonso Reiriz - Super Amara - eta Ana López, Festa jardueretako zinegotzia.