Aste Nagusia 2026

Abuztua 8-15 Donostia
Gutxiago falta da...
EGUN
ORDU
MIN.
SEG.

Aste Nagusi Musikala

Doako zortzi kontzertu, hainbat estilotakoak, Aste Nagusiko gauetarako, Saguesko zelaigunean.

Su artifizialak

Ezinbesteko hitzordua piroteknia zaleentzat. Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa Europan egiten den zaharrena da.

Zurriola Food Truck

Zapore bikainak Kursaaleko terrazetako foodtruck-etan. Kaleko janaria, osasungarria, benetakoa eta zaporea duena!

  • Albistea

    2026/08/11

    Iker Uriartek eta Gabriel Guiuk osatutako bikoteak irabazi du gaur, Donostiako Aste Nagusia dela eta, Zuloaga plazan egin den Kokotxak pilpilean lehiaketaren lehenengo edizioa. 12 bikotek hartu dute parte lehiaketan, eta azpimarratzekoa da parte hartu duten bikoteen maila ona, beren trebezia eta lan ona erakutsi baitute, euskal gastronomiako plater tradizionalenetako bati balioa eman dion jardunaldian.

  • Albistea

    2026/08/10

    Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Dorronsorok osatutako "Izurun" bikoteak irabazi du Aste Nagusia Paella lehiaketako bederatzigarren edizioa, gaur arratsaldean Gros auzoko Katalunia plazan egin dena 12 bikoteren parte-hartzearekin. Bigarren postuan “Erregetxo” taldeko Nerea Rey Vicente eta Jose Maria Rey Irastorza bikote donostiarra geratu da, eta hirugarren saria "Beti Lagunak" taldeko Lourdes Saigos eta Jose Barreiro irundarrek eskuratu dute.

  • Albistea

    2026/08/09

    Zubi Musu Elkarteko ordezkariek, Ramón Mugika eta Xabier Mendizabal donostiarrek, irabazi dute gaur goizean Matia kalean egin den Aste Nagusiko IX. Legatz saltsa berdean lehiaketa; lehiaketan 14 bikotek hartu dute parte. Bigarren postuan Irungo Beti Lagunak Elkarteko Jose Barreiro Vega eta Lourdes Saigos Juanbeltz geratu dira eta hirugarren postua Ilunpe Elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoyen donostiarrentzat izan da.