Idurre eta Ibairen paella irabazlea
2026/08/10
Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Dorronsorok osatutako "Izurun" bikoteak irabazi du Aste Nagusia Paella lehiaketako bederatzigarren edizioa, gaur arratsaldean Gros auzoko Katalunia plazan egin dena 12 bikoteren parte-hartzearekin.
Bigarren postuan “Erregetxo” taldeko Nerea Rey Vicente eta Jose Maria Rey Irastorza bikote donostiarra geratu da, eta hirugarren saria "Beti Lagunak" taldeko Lourdes Saigos eta Jose Barreiro irundarrek eskuratu dute.



