Historia

Aste Nagusia da Donostiako udako festa-denboraldi nagusia. Historian zehar iraupen ezberdina izan duen arren, beti ospatu izan da abuztuaren 15aren, Andre Mari egunaren, inguruan.

Aste Nagusiaren sorrera XIX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran koka dezakegu, nahiz eta aurretik ere ospatu izan ziren jaiak Andre Mari egunaren inguruan.

1813an erre zutenetik, Donostia pixkanaka galtzen joan zen plaza militarraren izaera eta merkataritza-jardun nagusia, eta turismora edo, zehatzago, udaldira osorik emandako hiria bihurtu zen. Pixkanaka-pixkaka erosahalmen handia zuten udako bidaiariak erakarri ziren, eta itsasoan bainuak hartzeko modak bultzatuta iristen ziren, eta horrek turismoaren garapena bultzatu zuen.

dantzaok

Baina Donostiak ezin zuen bisitari itzaltsu horien etorrera mantendu eta areagotu abantaila naturaletan (hondartzan) bakarrik oinarrituta, eta udako monotonia hausteko beste pizgarri batzuen bila hasi zen. Horrela, Udala eta ekimen partikularrak garrantzi handia ematen hasi ziren festei, eta beste hainbat proposamenen artean sortu zen Aste Nagusia.

Horiek horrela, “datorren abuzturako festa apartak” prestatzen hasi ziren. Aste Nagusia (Jose Arana zezenketa-enpresariak sortutako izena da) sortzear zegoen, eta sortu zeneko data zehatza ematerik ez badago ere, 1877an hiritar talde batek proposatu zuen festak antolatzea eta aurreko urteetan udan noiz behinka eta ordenarik gabe antolatzen ziren jaiak ohitura bihurtzea. Iradokizun horretan oinarrituta diseinatu ziren planek, saiakuntza eta aldaketa batzuen ostean, Aste Nagusia iraunkortasunez antolatzea ekarri zuten.

Asmoa zen festak egun jakinetan urtero sistematikoki antolatzea, horrekin uda pasatzera hirira hurbiltzen zirenek egonaldia luzatzea lortzeko.

torofuego

torofuego

cabezudos

Baina denborak aurrera egin ahala, turismo-mota hori galtzen joan zen pixkanaka, eta garai ilunak ere bizi izan zituen gure hiriak. Horren eraginez bisitarien kopurua nabarmen joan zen jaisten, eta ondorio negatiboak izan zituen hiriko kultura eta jai adierazpen adierazgarrienetako batzuetan ere.

Aste Nagusia bera hasiera batean kanpotik iristen ziren bisitarientzat antolatutako festa izan zen, eta pixkanaka egokitu egin behar izan zen, gainbehera zihoan turismotik askatu eta kultura herrikoiago eta bertakoago baten adierazpen bihurtzeko, eta musika eta folklore jaialdien, su artifizialen eta dantzaldien aldeko apustu irmoa egin zuen. Horrela, Aste Nagusia herrikoiagoa bihurtu zen, donostiarrei zuzendutako festa bihurtu zen, jatorriko elitismo turistiko hartatik aldenduta.

torofuego

torofuego

cabezudos