Legatza Lehiaketan, Marta Paulis eta Aurelio M. Acera txapeldunak

2025/08/15

Marta Paulis Lumbreras eta Aurelio M.Acera Iglesias - "Otros 2 de Intxaurrondo" gaur goizean Matia kalean ospatu den Aste Nagusiko VIII. Legatza saltsa berdean lehiaketan txapeldunak suertatu dira. Aurtengo edizioan,15 bikotek parte hartu dute lehiaketan. 

Bigarren postua Maite eta Nieves Labaka ahizpek osatutako "Sisters Labaka" taldearentzat izan da eta hirugarren postua "Kaxuelita 2" taldeko Julián Sierra eta Marte Arritokietarentzat izan da.

 

Marta eta Aurelio Epaimahaikideekin