Kanoikada

Kanoikada da donostiarrek eta bisitariek gero eta gehiago parte hartuz gozatzen duten Aste Nagusiari hasiera ematen dion erreferentea. 1993tik, Aste Nagusiko lehenengo egunean, Artillari Nagusiak ematen dio metxari su 19:00etan Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela hasten da zortzi eguneko festa gure hirian.

Cañonazo

Artillero

Festaren hasiera zaratatsuaren aurretik "Artillero dale fuego" kantua abesten da, eta Urko kantariak berreskuratu zuen herri-kanta hau urtero kolektibo ezberdin batek abesten du.

 

Artillero dale fuego
ezkontzen zaigula
pastelero.
Eta zeñekin
eta norekin
prasku mozkorraren
alabakin.
Eta zeñekin
eta norekin
opo zikiñaren
alabakin.