"Gaua piztu" gaueko lasterketa aurkeztu da

2018/08/07

Gaur eguerdian ospatutako prentsaurrekoan, Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako ataleko zinegotziak, Duñike Agirrezabalagak "Gaua piztu" gaueko lasterketaren IV. edizioa aurkeztu du. Lasterketa, datorren ostiralean, abuztuaren 10ean, 23:00etan ospatuko da. Prentsaurrekoan, Néstor López-Garín - Bera Bera RT -ko Komunikazio arduraduna - eta Ingrid da Pin Up egon dira.

Lasterketa hau Aste Nagusiko programan sartzen da eta festak hasi aurreko ekitaldi bat da, Donostiako Udaletxetik (Alderdi Eder) irten eta bertara heltzen dena. Kirola eginez, modu desberdinetan korrika eginez, koadrilen artean, familiartean... disfrutatzea helburutzat hartuta programatutako jarduera da.

 

 

Lasterketaren kartela