2024ko Aste Nagusia Food Truck-ak Saguesen: izena aurretik ematea parte-hartzaileak hautatzeko

2024/03/04

Aste Nagusia 2024ren harira (abuztuak 10-17, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek deialdi bat luzatzen du bereziki edariak salduko dituzten gehienez 4 food truck jartzeko gunea - Saguesen - eskainiz.

Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Eskaera aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Hautaketaren oinarrietako 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2024ko apirilaren 7ko 23:59ak baino lehen.