Aste Nagusia 2018: Iker Uriarte eta Gabriel Guiu XI. Marmitako Lehiaketako txapeldunak suertatu dira.

2018/08/18

Gaztelubide Elkartearen eta BM Supermerkatuak-en laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako Aste Nagusiko XI. Marmitako Txapelketa jokatu da gaur goizean Gipuzkoa plazan. Irabazleak Iker Uriarte eta Gabriel Guiu (Uribola taldea) izan dira. Guztira 18 bikotek hartu dute parte.

 Lehenengo hiru sailkatuak honako hauek izan dira:

1. Iker Uriarte y Gabriel Guiu (Equipo Uribola, Donostia/San Sebastián).

2. Joaquín Arzadun e Ignacio Apaolaza (Ixkulin Elkartea, Lezo).

3. Jana Maeso Domínguez y Rosa María Garmendia Gracia (Nos comemos el Mundo, Donostia).

Osatu duten 2018ko epaimahaia hauek izan dira:  Elena Arzak, Aizpea Oihaneder, Iñaki Izagirre, Juanjo Mendioroz, Martin Berasategi, Hilario Arbelaitz, Miguel Ángel Zamorano, David de Jorge, Pablo Loureiro eta Sergio Fernández.

 

Bikote irabazlea