2022ko Aste Nagusiko V. Zurriola Street Food: izena aurretik ematea

2022/04/25

Aste Nagusia 2022ren harira (abuztuak 13-20, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek V. Zurriola Street Food antolatuko du. Ferian parte hartzeko eskaria egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Eskaria aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Deialdiko 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2022ko maiatzaren 2ko 13:30ak baino lehen.

 

Jarduera iragartzeko kartela