2022-2023 herriko jaiak: haurrentzako feriako aparatuak jartzea

2022/03/28

Bide publikoan 2022ko apiriletik 2023ko otsailera bitartean (biak barne) ospatuko diren festak direla eta, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko helburuarekin, Donostia/San Sebastián Festak unitateak, hainbat haur feria aparatu jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.

Haurrentzako feriako aparatuak ustiatzen aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahal izango dute espazio bat esleitzea, Oinarrietan adierazitako ezaugarriekin, neurriekin eta instalazio-aldiekin. Eskatzaile bakoitza espazio baten esleipendun izan daiteke, gehienez.

Eskabideak Donostia Festen bulegoetan aurkeztu beharko dira, aipatutako Oinarrietan (2. puntua) adierazten diren datetan. Esleipenak espazioaren okupazio-data baino astebete lehenago jakinaraziko dira beranduenez.

 

Albistea iragartzeko kartela