-
AgendaEuskal Herriko nekazal produktuen XIII. azoka berezia
Larunbata 08
09:00 - 14:00
Erdialdea / Loiola kalea
+ info -
AgendaAste Nagusiko XXi. Hondartza boleibol txapelketa
Larunbata 08
09:00 - 20:00
Gros-Ulia / Zurriolako hondartza
+ info -
AgendaHaurrentzako barrakak Gipuzkoa plazan
Larunbata 08
11:00 - 14:00
Erdialdea / Gipuzkoa plaza
+ info
Aste Nagusi Musikala
Doako zortzi kontzertu, hainbat estilotakoak, Aste Nagusiko gauetarako, Saguesko zelaigunean.
Su artifizialak
Ezinbesteko hitzordua piroteknia zaleentzat. Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa Europan egiten den zaharrena da.
Zurriola Food Truck
Zapore bikainak Kursaaleko terrazetako foodtruck-etan. Kaleko janaria, osasungarria, benetakoa eta zaporea duena!
-
Albistea
2026/08/15
Valenciana, Urrezko Maskorra; Alpujarreña, Zilarrezkoa; eta Xena Pyrotechnics, Brontzezkoa
Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 61. Lehiaketak baditu irabazleak. Lehiaketa, 2026ko Aste Nagusiko ekitaldi nabarmenetako bat, abuztuaren 8tik 14ra ospatu da, zazpi gauetan nazioarteko erreferentzia diren piroteknia-konpainiak bilduz. Lehiaketako epaimahaiak bere epaia eman du gaur, eta Urrezko Maskorra, lehiaketako sari nagusia, eman dio Pirotecnia Valencianari; horrela, gure hirian jarraian lortutako laugarren garaipena eskuratu du.
Informazio gehiago -
Albistea
2026/08/15
Lourdes Saigos eta José Barreiro, Aste Nagusiko XIX. Marmitako Lehiaketako txapeldunak
Irungo Beti Lagunak Elkarteko Lourdes Saigosek eta José Barreirok osatutako bikoteak irabazi du gaur Donostiako Aste Nagusia dela eta, Elkano kalean ospatu den XIX. Marmitako Lehiaketa. Guztira, 16 bikotek hartu dute parte lehiaketan, eta epaimahaikideen irizpenaren mende jarri dira.
Informazio gehiago -
Albistea
2026/08/15
Iker Vicentek Urrezko Kopa irabazi du berriro Trinitate plazan
Iker Vicente aizkolari nafarrak Urrezko Kopa irabazi du gaur Donostiako Trinitate plazan, eta, aurreko edizioan lortutako garaipena berretsi du horrela. Vicentek 31’47’’53ko denborarekin osatu du proba, eta nagusitasunez gailendu da berriz ere egungo aizkolari onenetako batzuk bildu dituen norgehiagokan.
Informazio gehiago



