ASTE NAGUSIA 2026
2026ko Aste Nagusia gure hirira itzuliko da abuztuaren 8tik 15era. Ekainaren bigarren hamabostaldian Sagueseko kontzertuak eta Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketan parte hartuko duten pirotekni etxeak ezagutaraziko ditugu. Uztailaren amaieran, gainerako programazioa argitaratuko dugu.
-
Albistea
2026/05/06
2026ko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea
AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan 2026ko abuztuaren 7tik 17ra bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.
Informazio gehiago -
Albistea
2025/08/16
Hirugarren urtez jarraian, Urrezko Maskorra Pirotecnia Valencianarentzat
Beste behin ere, eta hiru aldiz jarraian, Pirotecnia Valencianak (abuztuaren 15eko jaurtiketa, ostirala) irabazi du Donostiako Su Artifizialen Nazioarteko 60. Lehiaketako Urrezko Maskorra. Zilarrezko Maskorra Pirotecnia Peñarrojako castellonarrentzat izan da (abuztuaren 13an, asteazkena, jaurti zuten), eta Brontzezko Maskorra, berriz, IP Innovative Pyrotechnik piroteknia alemaniarrarentzat izan da (abuztuaren 10ean, igandea, jaurti zuen).
Informazio gehiago -
Albistea
2025/08/16
Idurre Aristizabal eta Ibai Turrillas berriro garaile Marmitako lehiaketan
Gaur goizean, eta 2025eko Aste Nagusiko egitarauaren barruan, XVIII. Aste Nagusiko Marmitako Lehiaketa ospatu da Elkano kalean. 18 bikotek hartu dute parte eta, iaz bezala, Izurun taldeko Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Larrañagak osatutako bikote donostiarrak irabazi du.
Informazio gehiago



