Su Artifizialak
Segurtasuna bermatu ahal izateko, bete itzazu hurrengo arauak:
- Material piroteknikoa kokatzen den aldea itxita egongo da aste osoan. Bertan sartzea debekatua dago baimenduta ez dagoen edonorentzat. Errespetatu segurtasun arduradunak emandako irizpideak eta ez gainditu hesiekin edo zintarekin itxita dagoen eremua.
- Gauero, 22:00etatik aurrera, jendeari irtenarazi egingo zaio jaurtitze inguruneetatik, eta bertara sartzea debekatua egongo da. Eremu horretako bizilagunek gaueko 22:30ak baino lehenago etxeratu beharko dute.
- Aparkalekuetako erabiltzaileek 22:00ak baino lehenago utzi beharko dituzte ibilgailuak, eta ezingo dituzte atera 23:30ak baino lehenago
- Inguruan dauden etxebizitza eta lokalen leiho eta balkoiak ixtea eta elementu errekorrak kentzea (arropa, toldoak, hamakak...) gomendatzen da.
- Su artifizialak jaurtitzean, maiz erortzen dira errauts hondakinak. Begietan sartuz gero, ur askorekin garbitzea komeni da, eta ez igurztea.
- Jakinarazten dugu su artifizialen jaurtiketa ezingo dela ikusi jaurtiketa-zonaren inguruko eraikinetako terraza, balkoi edo leihoetatik.
- Lagun gaitzazu eta aparka ezazu zure ibilgailua segurtasun eremutik kanpo, elementuren bat erori dakioke eta.
- Gauero, ikuskizuna amaitutakoan, udal zerbitzuek itxitako inguruneak miatuko dituzte, hondakin piroteknikoen bila, 10 minutuz Jendea sartu ondoren, material susmagarririk aurkitzen baduzu, ez ukitu, ez bultza hankarekin, eztanda egin dezake eta. Ez eskutan erabili, aldendu eta jendeari arriskuaren berri eman. Segituan bilatutakoaren berri eman gertueneko segurtasun arduradunari edo agenteari
- Adin txikiko haur baten arduraduna bazara: haurra galduko balitzaizu jakinarazi iezaiozu udaltzain bati. Behin eta berriro debekatu iezaiozu haurrari material piroteknikorik ukitzen, kalte ondorio larriak sor ditzake eta.
- Ikuskizuna bitartean, gaixotu (lipotimiak, zorabioak eta abar) edo zauriren bat izan ezkero, segurtasun arduradun batengana edo inguruan aurkitzen diren osasun langileengana hurbildu zaitez.
- Itsasoan: suak ikusteko badiara irteten diren ontzi patroiek dagokion agintarien instrukzioak bete beharko dituzte zehatz-mehatz.
- Haizeagatiko esekidura: indarrean dagoen araudian ezarritakoa baino abiadura handiagoko jaurtiketa bat etetea, udaletxeko eraikinean instalatutako anemometroak jasotako neurria egiaztatu ondoren gertatuko da. Ikuskizuna hasi aurreko neurketak 22:30ean eta 22:40an egingo dira: abiadura ezarritakoa baino txikiagoa bada, suak 22:45ean hasiko dira; handiagoa bada, 22:50ean eta 23:00etan egingo dira neurketak. Neurketa egin ondoren, jaurti egingo dira, haizeak baretu egin duela egiaztatzen bada, eta ikuskizuna bertan behera geratuko da, 23:00ak neurketak ezarritako maximoa gainditzen jarraitzen badu.