Mugikortasun urriko pertsonak: Erreserbatutako espazioaren kokapena Saguesen.
Aurten ere, Donostia Kultura Festak abuztuaren 8tik 15era Saguesen emango diren kontzertuetarako mugikortasun urriko pertsonei (egiaztatu egin beharko da) erreserbatutako espazioa zozketatuko du. Aipatutako erreserba, taldeek joko duten agertokitik hurbil egongo da eta mugikortasun urriko 8 pertsonentzako, gehienez, izango da. Lagun horietako bakoitza pertsona batez lagunduta egongo da.
Eskakizuna egingo duten pertsonen artean zozketa egingo da (eskaria ezarritako eskaintza baino handiagoa denean.) eta e-mail bidez adieraziko zaie bertan sartzeko modua eta ordua.
Anima zaitez, parte hartzera!!



