Mugikortasun urriko pertsonentzako: Sagueseko kontzertuak eszenatokian ikusteko eguneroko 8 plazen zozketa - EPEZ KANPO -

Mugikortasun urriko pertsonak: Erreserbatutako espazioaren kokapena Saguesen.

Aurten ere, Donostia Kultura Festak abuztuaren 11tik 18ra Saguesen emango diren kontzertuetarako mugikortasun urriko pertsonei erreserbatutako espazioa zozketatuko du. Aipatutako erreserba,  taldeek joko duten agertokian bertan eta mugikortasun urriko 8 pertsonentzako, gehienez, izango da. Lagun horietako bakoitza pertsona batez lagunduta egongo da.

Kontzertua egingo den goiz horretan, lekua eskatu duten pertsonen artean zozketa egingo da, eta e-mail bidez adieraziko zaie bertan sartzeko modua eta ordua.

Anima zaitez, parte hartzera!!

Izen-emateko epea amaitu da.