2026ko Bizikleta Festa abuztuaren 11n, asteartea, arratsaldeko 17:30ean egingo da Boulevardean. Parte hartu nahi baduzu bete ezazu hemen dagoen formularioa. Izen emateko epea abuztuaren 6an, osteguna, bukatuko da. Adinaren arabera, hiru kategoria ezartzen dira.
Bizikleta Festaren egunean (abuztuaren 11n, asteartea) Bretxan egongo den karpan ere, inskripzioak egin daitezke (arratsaldeko 15:30etatik aurrera).
Izen-ematea egin ondoren, dorsalak, abuztuaren 10ean (egun osoan zehar) eta 11n (13:30ak arte) Donostia San Sebastian Festak-eko bulegoan (Konstituzio plaza 1, 1. pisuan) jasoko dira. Probaren egunean ere, Bretxan izango den karpan dorsalak har ditzakezue.



