2022ko Bizikleta Festa abuztuaren 16an, asteartea, arratsaldeko 17:30ean egingo da Boulevardean. Parte hartu nahi baduzu bete ezazu hemen dagoen formularioa. Izen emateko epea abuztuaren 10ean, asteazkena, bukatuko da. Adinaren arabera, hiru kategoria ezartzen dira.
Bizikleta Festaren egunean (abuztuaren 16an, asteartea) Bretxan egongo den karpan ere, inskripzioak egin daitezke (arratsaldeko 15:30etatik aurrera).
Izen-ematea egin ondoren, dorsalak, abuztuaren 12an (egun osoan zehar) Donostia San Sebastian Festak-eko bulegoan (Konstituzio plaza 1, 1. pisuan) jasoko dira.Probaren egunean ere, Bretxan izango den karpa dorsalak har ditzakezue.
Izena emateko epea amaitu da.