Aste Nagusiko antolakuntzak, Gipuzkoako Arrantza Federazioaren laguntzarekin, Aste Nagusiko XXVIII. Arrantza Txapelketara deialdia luzatzen du. Txapelketa abuztuaren 16an izango da, 10:00etatik 13:00etara Urumea ibaiaren bokalean.
Izen-emateko epea abuztuaren 14an bukatuko da.
Proba hasi baino ordu bete lehenagotik eman ahal izango dira izenak lehiaketa egiten den tokian bertan, hau da, Jesus Maria Leizaola pasealekuan (Kursaal ondoan) egongo den kontrol postuan.
Izen emateko epea amaitu egin da. Txapelketaren egunean izen-emateak egin daitezke han bertan .