Sagueseko kontzertuetako backstage-erako 5 pase bikoitza zozketatuko ditugu. Ez da kontzertua ikusteko pasea, baizik eta topaketa informala - meet and greet -, kontzertua amaitutakoan (normalean) edo artistak egoki irizten dion unean artista edo artistak ezagutzeko eta haiekin elkarreragiteko aukera emango diena
Aukera ezazu/itzazu interesatzen zai(zki)zun kontzertua(k). Izena emateko epea abuztuaren 5ean, eguerdiko 12:00etan amaituko da. Zozketa abuztuaren 6an izango da eta sarituei posta elektronikoaren bidez jakinaraziko diegu.



