Urritz Galarragak eta Iker Etxeberriak XXVIII. Arrantza lehiaketa irabazi dute

2024/08/16

Gaur goizean, Miguel Angel Fernandezen Oroimenezkoan Aste Nagusiko XXVIII. Arrantza Lehiaketa ospatu da. Infantil mailan (15 urte baino gutxiago) Urritz Galarragak lortu du garaipena 6757 gramoko harrapaketarekin eta senior mailan (15 urte baino gehiago) Iker Etxeberriak eskuratu du garaipena 3365 gramoko harrapaketarekin.

Pisurik handieneko piezei dagokienez, haurren kategorian Iker Rodriguezek harrapatutako 1294 gramoko korkoi bat izan da, eta seniorretan, berriz, Iker Etxeberriak arrantzatutako 950 gramoko durdo pinto bat.

 

Iker Etxeberria, senior-kategorian garaile.