Nuñez eta Irigoyen Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketako irabazle
2024/08/13
Gaur arratsaldean Katalunia plazan Aste Nagusiko Paella Lehiaketaren edizio berri bat ospatu da. Oraingoan, "Ilunpe" Elkarteko Tomas Nuñezek eta Jose Manuel Irigoyenek osatutako bikoteak irabazi du Aste Nagusiko VII. Paella Lehiaketa.
Bigarren postuan Izurun taldeko Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Larrañagak osatutako bikotea geratu da, eta hirugarren Beti Lagunak Elkarteko Lourdes Saigos Juanbelz eta Jose Barreiro Vega irundarrak. Lehiaketan 11 bikotek hartu dute parte.