Murillo-Nebreda familiak "Familian Sukaldatzen" II. Gastronomia Lehiaketa irabazi du

2023/08/18

Gastronomiazko Euskal Anaiartearen Kofradiaren, Eroskiren eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako "Familia Sukaldatzen" II. Gastronomia-Lehiaketa jokatu da gaur arratsaldean Gipuzkoa plazan. Donostiako Murillo-Nebreda familiak, "Zanpaletarrak" taldeak, garaipena lortu du. Taldea Aitorrek, Mariak eta Dunixe eta Arhane alabek osatzen zuten.

Murillo-Nebreda familiaren ondoren, Magnolia Rivas, Leire Garcia, Juan Martin Rivas eta Gorka Sainzek osatutako "Jakintza Team" taldeak bigarren postua lortu du, eta hirugarren postua "Imagine Ratón" taldeak eskuratu du Patxi Arocenarekin eta haren seme Brunorekin. 15 taldek parte hartu dute aurtengo lehiaketan.