Mikel Lopetegi "Urra", 18 jasoaldirekin, berriro ere irabazle Igeldoko Harrian
2023/08/14
Mikel Lopetegi "Urra"k, iaz baino jasoaldi bat gehiagorekin, bigarren urtez jarraian irabazi du Igeldoko Harrian, gaur, abuztuaren 14an, astelehena, Trinitate plazan ospatutako proban, Zarauztarrak 18 aldiz jaso du 134 kiloko harria 5 minutuko txanda batean.
Probaren palmaresa eta lortutako jasoaldiak hauexek izan dira:
- Mikel Lopetegi Gereka "Urra" 18 jasoaldi
- Beñat Telleria Almorza 16 jasoaldi (pisu gutxigo)
- Jokin Eizmendi Manterola 16 jasoaldi
- Gorka Etxeberria Ikutza 15 jasoaldi
- Paulo Azpiazu Larrañaga 14 jasoaldi
- Aimar galarraga Ibarguren 12 jasoaldi
- Xabat Olaizola Arizti 10 jasoaldi (pisu gutxigo)
- Imanol Royo Lartain 10 jasoaldi
- Ryan Richard Stewart 9 jasoaldi
- Alex Merlo 5 jasoaldi
Jasoaldi kopuru berdina egiten dutenean pisu gutxigo duenari lehentasuna ematen zaio.
Probaren errekorra ez da apurtu: Goenatxo, 2002an 19 jasoaldi..