Marmitakorik onena Idurre Aristizabal eta Ibai Turrillasentzat

2024/08/17

Gaur goizean, eta 2024ko Aste Nagusiko programazioaren barruan, Aste Nagusiko XVII. Marmitako Lehiaketa ospatu da Elkano kalean, eta 17 bikotek parte hartu dute; garaipena Idurre Aristizabal Castañok eta Ibai Turrillas Larrañagak osatutako "Izurun" taldeko bikote donostiarrak lortu du.

Bigarren postuan Iratxe Moreno Hernández eta Miguel Ángel Moreno Gorrochategui, "Los Moreno", bikotea geratu da eta hirugarren postua "Marmilanez" taldeko June Apilanez eta Juantxo Apilanezentzat izan da.

 

Idurre Aristizabal e Ibai Turrillas saria jasotzen.