Iker Galarragak eta Josu Etxeberriak XXVII. Arrantza lehiaketa irabazi dute

2023/08/18

Gaur arratsaldean Miguel Ángel Fernández-en oroimenezko XXVIII. Arrantza Lehiaketa ospatu da 2023ko Aste Nagusiko programazioaren barruan. Iker Galarraga izan da haurren kategoriako irabazlea (15 urte baino gutxiago); guztira, 2356 gramoko harrapaketa izan du; Ikerrek, berriz, pisu handieneko pieza ere kobratu du: 906 gramoko korrokoia.

Seniorren kategorian (15 urtetik gora) Josu Etxeberriak irabazi du 1331 gramoko harrapaketa. Kategoria honetan pisurik handiena izan duen pieza, 663 gramoko durdo bat, Iker Borgesek lortu du.