Beroak ere ezin Iker Vicenterekin
2025/08/15
Arratsalde bero batean, Iker Vicente nafarrak beste behin irabazi du aurtengo Aizkolarien Urrezko Kopa. Ohi denez Aste Nagusian, 5 aizkolari elkartu dira plazan eta Otsagabiakoak 34 minutu eta 8 segundo behar izan ditu 14 enborrak mozteko.
Mikel Larrañagak, bigarren postuan, 37' 29an egin du lan honetan eta bere atzetik Julen Alberdi "Txikia IV" 40' 40rekin, Hodei Ezpeleta 43'01ekin eta Joxean Etxeberria 45'01ekin. Hauek osatzen dute beroak markatu duen proba honen palmaresa.



