Familian sukaldean... eta kalitate-mailarekin

2026/08/14

Gaur arratsaldean, 2026ko Donostiako Aste Nagusiaren programazioaren barruan, "Etxekoekin Sukaldean" V. Lehiaketa Gastronomikoa ospatu da. Bertan 11 familia unitatek parte hartu dute. Estibaliz Nuñezek eta Lucia Antoñanzas eta Martina Antoñanzas alabek osatutako "Las 3 Champiñoneras" taldeak irabazi du.

Bigarren postua "Los Cuisiniers" talde donostiarrarentzat izan da, Josu Tebar Gaztambidek eta Danel Tebar Berridik (aita-semeak) osatutakoa, eta hirugarren postuan, talde handia eta hiru belaunaldik osatutakoa, "Herrerotarrak" taldea, Alvaro Herrero Busto, Julio Herrero Pordomingo, Saioa Herrero Gómez eta Izaro Herrero Gómezek osatutakoa.

 

Hiru familia sarituak, epaimahaiko kideekin eta babesleekin batera.