XXIX. Arrantza lehiaketa: Linwei Yang eta Carlos Rodríguez, txapeldunak

2025/08/14

Gaur goizean, Miguel Angel Fernandezen Oroimenezkoan Aste Nagusiko XXIX. Arrantza Lehiaketa ospatu da. Infantil mailan (15 urte baino gutxiago) Linwei Yangek garaipena lortu du 3566 gramoko harrapaketarekin eta senior mailan (15 urte baino gehiago) Carlos Rodríguezek eskuratu du garaipena 765 gramoko harrapaketarekin.

Pisurik handieneko piezei dagokienez, haurren kategorian Zaobo Yangek harrapatutako 1059 gramoko korkoi bat izan da, eta seniorretan, berriz, Iosu Epeldek arrantzatutako 520 gramoko ballesta bat.

 

Carlos Rodríguez, senior-kategorian garailea.