2023ko Urrezko Kopa Iker Vicenterentzat

2023/08/15

Iker Vicentek nafartarra, 31 minutu 18 segundoko denbora batekin, Trinitate plazan irabazi du gaur aizkolarien Urrezko Kopan; Ikerren atzetik  Azkoitiako Julen Alberdi "Txikia IV" bigarren postuan geratu da.

Hauek dira lehiaketan parte hartu duten aizkolariak eta lortutako denborak:

  1. Iker Vicente 31' 18"
  2. Julen Alberdi 32' 17
  3. Eneko Otaño 32' 45"
  4. Mikel Larrañaga 33' 48"
  5. Hodei Ezpeleta 36' 19"

Aizkolariek ez dute Donato Larretxeak 1995ean jarritako marka (27´ 17´´) gainditu.