2023ko Aste Nagusiko ferialak - Atrakzioak hautatzeko izen-ematea
2023/06/09
AFADEk (Euskadiko Feriante Autonomoen Elkartea) jakinarazten du Donostiako Aste Nagusiko Ferialan abuztuaren 11tik 21era bitartean (biak barne) parte hartuko duten atrakzioak hautatzeko izen-emateko epea ireki dela haurrentzako eta helduentzako mota guztietako atrakzioak dituzten autonomo eta enpresei, bai eta joko-etxolei, txurro-dendei eta askotariko salmentei ere.
Eskabidea telematikoki aurkeztu beharko da ekainaren 18ko 23:59ak arte, https://www.afadeeuskadi.com helbidean jasotako inprimakiak betez eta donosti@afadeeuskadi.com helbidera bidaliz.
Ez da onartuko epez kanpo aurkeztutako eskabiderik.
![](https://www.donostiakultura.eus/imgs/noticias/2023/06-ekaina/Fest_FERIALHANDI.jpg)