2023ko Aste Nagusia Food Truck-ak Saguesen: izena aurretik ematea parte-hartzaileak hautatzeko
2023/03/22
Aste Nagusia 2023ren harira (abuztuak 12-19, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek deialdi bat luzatzen du bereziki edariak salduko dituzten gehienez 4 food truck jartzeko gunea - Saguesen - eskainiz. Ferian parte hartzeko eskaera egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.
Eskaera aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Hautaketaren oinarrietako 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2023ko apirilaren 21eko 13:30ak baino lehen.