2025eko Aste Nagusia abuztuaren 9tik 16ra ospatu zen gure hirian, eta parte-hartze handia izan zen. Herritarrek 300 jarduera baino gehiagoz gozatu ahal izan zuten; "aste dibertigarri eta jendetsua izan zen, jarduera klasikoak arrakasta handia izaten jarraitu dute eta proposamen berriek, aldiz, harrera beroa izan dute. Horrek erakusten du, Aste Nagusia garai berrietara egokitzen ari dela egitarau zabala aberasten laguntzen duten proposamen berrirekin.
Hasiera jende ugari bildu zuten bi ekitaldiren inguruan egituratu zen: Artillero, aurten Gipuzkoako Elikagai Bankua eta Amara Berri Auzo Elkartea elkarteek interpretatua, eta Holi Fest, jai egitarauaren hasieran finkatzea lortu duena eta Donostiako bulebarra kolorez tindatu duena.
Sagueseko kontzertuak izan ziren publiko gehien bildu zuten ekitaldietako bat; bereziki aipagarriak izan ziren OBK (10.000 entzule), Morodo (7.000), Marlon (4.500) eta Leire Martínez (15.000), 2025eko Aste Nagusiari amaiera emateko bere hirira itzuli zena. Beste proposamen anitzagoak eta ez hain jendetsuak ere baditugu, hala nola Janus Lester (4.500), JMartina+Dupla (5.500), Sexy Zebras (7.500) edo Vicco (3.500).
Beste behin ere, Kursaal elkargunea izan zen hain komertzialak ez diren musika estiloen bila dabiltzanentzat: DJak, musika urbanoa, erromeria festiboak, rapa, afro musika, … eta 7.300 ikusle inguru bildu zituen giro lasaiago batean, food trucken eskaintza gastronomikoaz gozatzera gonbidatuz. Musika eskaintza Easo plazak osatu zuen gaueko dantzaldiekin eta, arratsaldeetan, Musika Bandekin, zein, behin su artifizialak amaituta, estilo desberdinetako taldeekin, Bulebarreko kioskoan eskaini ziren kontzertuekin. Konstituzio plazako jarduera folklorikoek Txistularien Alarde tradizionala gure hiriko eta inguruko dantza taldeekin uztartu zuten; baita proposamen abangoardistagoak ere, hala Verdini Dantza Taldeak nola Ibarrako Alurr Dantza Taldeak eskaini zituztenak, eta, oro har,11.500 ikusle inguru erakarri zituenak.
Haurrak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteerekin, Zezensuzkoarekin eta Bizikleta Festarekin leial izan ziren, eta aurten ere honen parte hartzea, aipatutako ekintza guztietan jendetsua eta gogotsua izan zen. Haurrentzako programazioa antzezlan eta magia ikuskizunekin osatu zen, beroa arintzeko ur-puzgarriekin, haurrentzako jolasekin, kirol jarduerekin, eta abarrekin.
Aldez aurretik izena ematea eskatzen zuten jardueretan parte-hartze handia izan zen eta argi geratu zen eskaerak eskaintza gainditu zuela; horrela, gastronomia lehiaketek izena ematen hasi eta gutxira agortu zituzten plazak, eta ibaian kanoan egindako ibilaldiak eta hainbat jarduera konbinatzen zituen parte-hartzea ere erraz osatu zen.
Mota guztietako kirol eta haur jarduerak, euskal folklorea, food truck formatuko eskaintza gastronomiko zabala, ferial tradizionalak, txarangak, antzerki eta magia emanaldiak, … Horiek guztiek osatu zuten bertakoek eta bisitariek gozatu ahal izan zuten programa.

Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketak 60 urte bete zituen aurten ere, eta Aste Nagusiko ekintzarik jendetsuena izan zen (665.000 ikusle). Bilduma guztiek normaltasunez egin zuten tiro, eta piroteknia-etxe guztiek erakutsitako mailak ez zuen inor epel utzi.
Aste Nagusia iragartzeko kartela Mikel Anterok diseinatu zuen eta Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketakoa Maite Rosendek.
Aste Nagusiko garaileen zerrenda
| Herri-kirolak | Urrezko Kopa. Irabazlea: Iker Vicente Igeldoko Harria. Irabazlea: Mikel Lopetegi “Urra” Uliako Harria. Irabazlea: Ainitze Zumeta (berriro errekorra hautsiz) |
|---|---|
| Aste Nagusiko XVIII. Marmitako Lehiaketa | Bikote irabazlea: : Idurre Aristizabal Castaño eta Ibai Turrillas Larrañaga. |
| "Familian sukaldatzen" IV. Gastronomia Lehiaketa | Irabazleak: “Perejil” (Mikel e Itsaso Pérez) |
| Aste Nagusiko VIII. Legatza saltsa berdean Lehiaketa | Bikote irabazlea: Marta Paulis eta Aurelio M. Acera. |
| Aste Nagusiko VIII. Paella Lehiaketa | Bikote irabazlea: Tomás Núñez eta José Manuel Irigoyen. |
| Aste Nagusiko II. Begihandi bere tintan Lehiaketa | Bikote irabazlea: Tomás Núñez eta José Manuel Irigoyen. |
Aste Nagusia
(Abuztuaren 9tik 16ra)
Jarduerak
> 300
Su Artifizialen 60. Nazioarteko Lehiaketa
7 piroteknia-enpresak (4 nazional eta 3 atzerritar) parte hartu zuten aste osoan egin zen lehiaketaren 60. edizioan. Amaierako ikuskizun piromusikala, aurten "60 urtez, sua izan gara" izenekoa, Illusion Fireworks (Erresuma Batua) eta Pirotecnia Martí (Castelló) enpresen arteko lankidetza izan zen, Karl Mitchell-Shead diseinatzaile britainiarrak diseinatua.
Piroteknia parte-hartzaileak
Lieto Fireworks (Italia), IP Innovative Pyrotechnik (Alemania), Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza), Parente Fireworks (Italia), Pirotecnia Peñarroja (Castelló), Caballer FX (Valentzia) eta Pirotecnia Valenciana (Valentzia).

Eskertza
Ez dugu balantze hau amaitu nahi eskerrak eman gabe beren ekarpenagatik pertsona, elkarte, enpresa eta erakunde guztiei, arrakasta kolektibo hau posible egin baitute.
Eskerrik asko honako hauei:
18/70 • AFADE • Mugikortasun unitateko lankideak • Alde Zaharra KE • Amara Berri Auzo Elkartea • Antiguako Pilotazaleok • Aquarium Donostia/San Sebastián • Arrauning • Aste Nagusiaren boluntario taldea • BCC Culinary Club • Behemendi • Bera Bera RT • BM Supermerkatuak • Suhiltzaileak • Coca-Cola • Cofradía Vasca de Gastronomía • Coro de Gaztelubide • Dbus • DK • Donosti Roller • Egia Eskubaloia • El Diario Vasco • Eroski • Euskaltel • FCC • Fortuna KE • Frigo • Gabiltza • Garbera • Gaztelubide Elkartea • Gipuzkoako Arrantza Federazioa • Gipuzkoako Artisten Elkartea • Goratzar abesbatza • Udaltzaingoa • Herridantza DTE • Inguruko DB Txirrindularitza Kluba • Insalus • Itxas Gain Elkartea • Itzurun Elkartea • Jaiak Abant KE • Luberri abesbatza • Nestle • Nordic Walking Donostia • Garbiketako eta mantentze-lanetako langileak • Babes Zibila • Real Club Náutico de San Sebastián • SuperAmara • Taupada Batukadak • Unión Artesana • Waterpolo Donostia • Zezensuzko koadrila.
Urrezko Maskorra:
Pirotecnia Valenciana
Zilarrezko Maskorra:
Pirotecnia Peñarroja
Brontzezko Maskorra:
IP Innovative Pyrotechnik
Super Amara Epaimahai Gazte Saria:
Pirotecnia Peñarroja
Epaimahai Popularraren Saria:
Pirotecnia Peñarroja




