2023

2023ko Aste Nagusia; Donostiako Aste Nagusian antolatutako 300 jarduera baino gehiagoz gozatu duten milioi bat eta berrehun mila pertsona baino gehiagok umorez eta giro onez bete dituzte festa “biribil” hauek, Eneko Goia hiriko alkatearen hitzetan.

Publiko guztiei zuzendutako askotariko eskaintza batekin, asteari hasiera eman zioten jai-giroko kanoikadaren eta “Artillero” soinuen protagonista hiriko bizitza sozial eta kulturalean oso errotuta dauden bi kolektibo izan ziren: garuneko desgaitasuna duten pertsonen familien Aspace Gipuzkoa elkarteko kideak, senideak, boluntarioak eta hezitzaileak, eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko bazkideak, elkartearen sorreraren 75. urteurrena ospatu zutenak.

Astea ohiko bizitasunarekin bizi izan zen, eta normaltasuna, parte-hartze tasa handia eta gure hiriko kaleetan antzemandako giro ona nabarmendu ziren. Astean, zorionez, ez zen gorabeherarik edo gertakari larririk izan.

Sagueseko kontzertuek 66.000 lagunetik gora bildu zituzten, eta aipatzekoa da Danny Ocean abeslari venezuelarrarenak eta En Tol Sarmiento arabarrenak erakarri zuten publiko ugaria.

Gainera, milaka pertsonak parte hartu dute gainerako jardueretan: discofesta, lehiaketa gastronomikoak, kirol-probak, haurrentzako jolasak eta gainerako musika- eta kultura-jarduerak.

Aldez aurretik izena eman beharreko jarduerek azkar agortu zituzten eskainitako plazak, eta parte hartu ahal izateko itxaron-zerrendak ezarri ziren.

Sagues, Kursaal, Boulevard, Konstituzio plaza, Easo plaza… agertokietako publikoaren leialtasunari Gros eta Antigua auzoetan antolatutako jardueretan parte hartu zuen publikoaren sendotzea gehitu behar zaio.

Azken urteotan jai-egitarauari gehitu zaizkion jarduera berriak arrakastatsuak izaten ari dira eta publikoak gogoz espero eta gozatzen dituen jarduera bihurtzen ari dira; aurten Urgullen egin den Dantz Pointa –eguraldi txarra gorabehera–, Uliako Harria, Urumea ibaian egindako jarduerak…


holi

Eta leialtasunaz eta sendotasunaz ari garenez gero, ezin dugu aipatu gabe utzi, zalantzarik gabe, Aste Nagusiko jardueren programan gehien esperotako jarduera arrakastatsuetako bat: Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa. 2023an, 650.000 ikusle baino gehiago bildu ditu (gutxi gorabeherako kopurua). Lehiaketak kalitate handia erakutsi du bildumetako bakoitzean.

Ohikoa den bezala, Aste Nagusiaren azken egunean Kontxako Badia izan zen Madrilgo Vulcano pirotekniak eskainitako piromusikalaren agertokia, jaien aste handiari amaiera eman ziona, Spotifyren erabiltzaileek gehien erreproduzitu zituzten 20 euskal artisten kantuak eta gure inguruan une horretan gehien entzuten ari ziren zenbait doinu erabiliz. Ikuskizun piromusikalaren gauak aste osoko jendetzarik handiena bildu zuen: 110.000 pertsona inguru.

Aste Nagusiko garaileen zerrenda

Herri-kirolak Urrezko Kopa. Irabazlea: Iker Vicente
Igeldoko Harria. Irabazlea: Mikel Lopetegi “Urra”
Uliako Harria. Irabazlea: Ainitze Zumeta
Aste Nagusiko XVI. Marmitako Lehiaketa Bikote irabazlea: Rosa Mari San José eta Rafael Díaz
"Familian sukaldatzen" II. Gastronomia Lehiaketa Irabazleak: “Zanpaletarrak”
(Murillo-Nebreda familia - Aitor, María, Dunixe eta Arhane -)
Aste Nagusiko VI. Legatza saltsa berdean Lehiaketa Bikote irabazlea: Juanma Oteiza Manteca eta Aurelio M. Acera Iglesias
Aste Nagusiko VI. Paella Lehiaketa Bikote irabazlea: José Jiménez eta Ángela ibarguren
Aste Nagusiko VI. Arkume menestra Lehiaketa Bikote irabazlea: Ibón Sarasola Monzón eta Pernas Gleig
Aste Nagusiko V. Bandera Emakumezkoen Modalitatea Nortindal Donostiarra Ur Kirolak
Aste Nagusia
(Abuztuaren 12tik 19ra)

Publikoa zenbakitan
1.200.000

Jarduerak
300 baino gehiago

 

Su Artifizialen 58. Nazioarteko Lehiaketa

7 piroteknia-enpresak (4 nazional eta 3 atzerritar) parte hartu zuten aste osoan egin zen lehiaketaren 58. edizioan.

Piroteknia parte-hartzaileak

Fully Fused Fireworks (Erresuma Batua), Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza), Caffero Event Fireworks (Herbehereak), Pirotecnia Tamarit (Valentzia), Pirotecnia Xaraiva (Ourense), Pirotecnia Valenciana (Valentzia) eta Scarsella Fireworks (Italia).

fuegos2023web

Zazpigarren urtez jarraian, Aste Nagusiko Su Artifizialen Argazki Lehiaketa deitu zen, eta interesa zuten pertsona guztiek parte har zezaketen. Lehiaketaren hurrengo edizioa iragartzeko irudia izatea da lehiaketaren helburua. Svitlana Omelyanenko Pustovit izan zen garaile “Erreflexuak” irudiarekin. Lehiaketara, guztira, 35 lehiakideren 87 argazki aurkeztu ziren.

Eskertza

Ez dugu balantze hau amaitu nahi eskerrak eman gabe beren ekarpenagatik pertsona, elkarte, enpresa eta erakunde guztiei, arrakasta kolektibo hau posible egin baitute.

Eskerrik asko honako hauei:

18/70 • AFADE • Agentes de Movilidad • Alde Zaharra KE • Amara Berri Auzo Elkartea • Antiguako Pilotazaleok • Aquarium Donostia/San Sebastián • APSAS • Argazkilari Elkartea • Arrauning • Aspace • Aste Nagusiaren boluntario taldea • BCC Culinary Club • Behemendi • Bera Bera Patin Eskola • Bera Bera RT • BM • Bomberos • Coca-Cola • Cofradía Vasca de Gastronomía • Coro de Gaztelubide • Dbus • DK • Donosti Roller • Egia Eskubaloia • El Diario Vasco • Eroski • Euskaltel • FCC • Fortuna KE • Frigo • Gabiltza • Garbera • Gaztelubide Elkartea • Gipuzkoako Arrantza Federazioa • Gipuzkoako Artisten Elkartea • Goratzar abesbatza • Guardia Municipal • Herridantza DTE • Inguruko DB Txirrindularitza Kluba • Insalus • Itxas Gain Elkartea • Itzurun Elkartea • Jaiak Abant KE • Kaiarriba Elkartea - Trainera Donostiarra • Luberri abesbatza • Nestle • Nordic Walking Donostia • Personal de Limpieza y Mantenimiento • Protección Civil • Real Club Náutico de San Sebastián • Sagardoa Route • San Martin Merkatua • SuperAmara • Taupada Batukadak • Unión Artesana • Zezensuzko koadrila

Urrezko Maskorra:
Pirotecnia Valenciana

Zilarrezko Maskorra:
Caffero Event Fireworks

Brontzezko Maskorra:
Scarsella Fireworks

Super Amara Epaimahai Gazte Saria:
Caffero Event Fireworks

Epaimahai Popularraren Saria:
Pirotecnia Valenciana