2022

Bi urtez Aste Nagusirik gabe egon ondoren, 2022ak normaltasuna ekarri zuen abuztuaren 13tik 20ra bitartean programatutako 400 jarduera baino gehiagorekin. Askotariko jarduerak, adin eta gustu ugaritara egokituak, eta bertakoak eta bisitariak entretenitzea helburu zutenak.

Kanoikadak eta Artilleroren doinuek, Unión Artesanako bazkideek interpretatuek, eman zioten hasiera jaiari, eta era horretan ekin zioten ere gure hiriko jaien sorrerarekin batera eratutako elkarte honen 150. urteurrena ospatzeari.

Hasiera hura izan zen bizitasun handiko zortzi egunen abiapuntua, non kultura, kalea eta herritarrak diren protagonista, beste behin ere funtzionatzen duela erakutsi zuen eskema bat oinarri hartuta: hiriko hainbat gunetan kokatutako agertokiak, batzuk finkoak eta eskaintzen dituzten edukiei leial jarraitzen dien publikoa urtero biltzen dutenak; beste batzuk berriak, ondo pentsatuak publiko berriak erakartzeko, edo hiriaren erdigunetik haratago iristeko eta bizilagunek eskertzen duten deszentralizazioa lortzeko.

Sagues, Kursaal, Boulevard, Konstituzio plaza, Easo plaza, gure udako jaietako agertoki finko horietako batzuk dira, gaika eratutako programazio bat eskaintzen dutenak, egunez egun eta urtez urte bertaratzen den publiko leial bati zuzendua.

Auzoetan, Antigua eta Amara nabarmentzen dira, bertako bizilagunek auzoan dauden jarduerak eskertzen baitituzte su artifizialen ondoren. Izan ere, haien eguneroko espazioetan jai giroa izaten da nagusi egun horietan eskainitako ezohiko jarduerei esker.

Agertoki berrien artean aipatzekoak dira Urumea ibaian sortutakoa, Amaratik abiatu eta Loiolara arte, eskaintza ludiko eta familiar batekin, ibaia bera eta ingurumenaren zaintza balioan jarri zituena; Aieteko jauregiko lorategietan Dantz taldeak eskainitako musika elektronikoko saioa, eta Kursaaleko Zurriola terrazan izandako elkarraldia reggae musikaz inguratuta.

Eta jarduera berritzaileen artean, Uliako Harria, 10 harri-jasotzailek parte hartu zutenekoa, eta ur-txirrista erraldoia, Kursaalean.

Eguraldiak astearen egun nagusietan lagundu ez bazuen ere, ez ziren asko izan bertan behera utzi, atzeratu edo aldatutako jarduerak, hauek izan ezik: Ana Guerra eta Mityc-en kontzertuak eta Fully Fussed Fireworks etxeko su artifizialen bildumaren erakustaldia.


holi

2022ko Aste Nagusiaren amaiera Kontxako badiaren inguruan izan genuen beste behin ere. Madrilgo Pirotecnia Vulcano-ren ikuskizun piromusikalak eman zion azkena Asteari, eta orduan hasi zen abuztuaren 12tik 19ra egingo den 2023ko Aste Nagusiaren ospakizunerako atzerako kontaketa.

Aste Nagusiko sariak

Herri-kirolak Urrezko Kopa: irabazlea: Julen Alberdi “Txikia IV”
Igeldoko Harria: irabazlea: Mikel Lopetegi “Urra”
Uliako Harria: irabazlea: Karmele Gisasola
Aste Nagusiko XV. Marmitako Bikote irabazlea: Eli Artola eta Eli Murguiondo
I. Belaunaldiarteko Gastronomia Lehiaketa Irabazleak: “Master Family” (Martín Salicio, Luka eta Kaiet Salicio Gracia)
Aste Nagusiko V. Legatza Saltsa Berdean Lehiaketa Bikote irabazlea: Juanma Oteiza Manteca eta Aurelio M. Acera Iglesias
Aste Nagusiko IV. Paella Lehiaketa Bikote irabazlea: Josu Álvarez eta Maritxu Apezetxea
Aste Nagusiko V. Arkume Menestra Lehiaketa Bikote irabazlea: José Manuel irigoyen eta Tomás Nuñez
Aste Nagusiko IV. Bandera Emakumezkoen Modalitatea Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100
Aste Nagusia
(Abuztuaren 13tik 20ra)

Publikoa zenbakitan
1.133.000

Jarduerak
400

 

Su Artifizialen 57. Nazioarteko Lehiaketa

7 pirotekniak (4 nazionalak eta 3 atzerritarrak) parte hartu zuten aste osoan zehar garatutako lehiaketaren 57. edizioan.

Piroteknia partehartzaileak

Valecea piroteknia (Araba), Dance of Fire Fireworks (Ukraina), Martí piroteknia (Castelló), San Miguel piroteknia (Kanaria Handia), Fully Fused Fireworks (Erresuma Batua), Turis piroteknia (Valentzia) eta Scarsella Fireworks (Italia).

Asteazkenean, abuztuaren 17an, 36 km/orduko abiadura gainditu zuten haize-bolada bortitzen ondorioz, bertan behera geratu zen Fully Fused Fireworks etxe britainiarrak gure hirian eskaini behar zuen jaurtiketa.

fuegosweb

Seigarren urtez jarraian, Aste Nagusiko Su Artifizialen Argazki Lehiaketaren deialdia egin zen, interesdun guztiek parte har zezaten. Lehiaketaren hurrengo edizioa iragartzeko irudia izatea da lehiaketaren helburua. Carlos Lecube Alberdik irabazi zuen "Estrellas rosadas" irudiarekin.

Urrezko Maskorra:
Scarsella Fireworks

Zilarrezko Maskorra:
Pirotecnia Martí

Brontzezko Maskorra:
Pirotecnia San Miguel

Super Amara Epaimahai Gazte Saria:
Pirotecnia Martí