2019

2019ko edizioa abuztuaren 10etik 17ra egin zen; guztira 491 jarduera programatu izan zituen eta, zaletasunak eta adinak kontuan hartuz, mota guztietako jendeari erantzuten saiatu ziren.

Realeko emakumezkoen taldeetako (futboleko eta belar-hockeyko taldeak) jokalarien eta Elkarte Gastronomikoko Ohorezko Batailoia gidatzen zuen Onintza Mocoroa artillariaren eskutik festari hasiera emateak agerian utzi zuen bertako festetan emakumeen presentziaren eta parte-hartzearen alde donostiarrek egindako apustu irmoa.

Aste Nagusiko arrakasta handienetako bat kanoikada amaitu ondoren iritsi zen: Gazte Nagusi Holi Fest-ak, Boulevarden 6.000 lagun inguru bildu zituen dantzan eta koloretako hautsekin gozatzen, “Baietzik gabe, ezetz da” kanpainak aldarrikatzen zuen askatasunez eta bestearekiko errespetuz festetako mezuari erreferentzia eginez Astea hasteko helburu argiarekin.

Amarako, Groseko eta Antiguako agertokiek oso ondo funtzionatu zuten Aste Nagusiari askok eskertzen duten “hiriko festa” puntu hori emanez. Jarduerek oso harrera ona izan zuten.

Saguesko zabalguneak bere helburuak bete zituen, hainbat motatako publikoari zuzendutako kontzertuak eskainiz. Macaco-ren kontzertuak bildu zuen ikusle gehien (18.500 pax inguru). Halaber, azpimarratzekoa da Lola Índigo-ren emanaldia (European Music Awards 2019ko MTV Artista Espainiar Onenaren saria). Oraingoan ere Konstituzio plaza arratsaldeko programazioaren erdigunea izan zen. Hondartzan zinea ikusteko azpiegituraren hobekuntzaren ondorioz (led pantaila), eguraldiak eragindako gorabehera txikiek ez zuten programatutako filmak ematea eragotzi. Beste urte batez Kursaala derrigorrez bisitatzeko leku bihurtu zen Aste Nagusira bertaratzen zirenentzat: food truck-en eskaintza aprobetxatuz, programatutako kontzertuak ikusiz edo de DJen eskaintzaz gozatuz.


holi

Aste Nagusia jada ohiko bihurtu den ikuskizun piromusikalarekin amaitu genuen. Aurten ikuskizun piromusikalen diseinatzaile onenetako baten lana ikusteko aukera egon zen: Ricardo Caballer Cardo. Emaitza ikusgarria izan zen. Soinu-erakustaldi bikainak, koloreen konbinazioak, aukeratutako musikak… guztiak lagundu zuen Aste Nagusiaren amaierako ekitaldi bikain hori asteko txalotuenetako bat izateko.

Aste Nagusiko sariak

Herri-kirolak Urrezko koparen irabazlea: Iker Vicente
Igeldoko Harriaren irabazlea: Jokin Eizmendi
Aste Nagusiko XII. Marmitako Lehiaketa Bikote irabazlea: Alberto Zubelzu eta Carlos Arechaga
Bertako produktuak erabiliz egindako
Gazteentzako VIII. Lehiaketa Gastronomikoa
Bikote irabazlea: Ane Otaegi eta Nerea Rey
Aste Nagusiko II. Legatza saltsa berdean Lehiaketa Bikote irabazlea: Irene Asensio eta Elena Navarro
Aste Nagusiko Valentziar Paellaren III. Lehiaketa Bikote irabazlea: Baudilio Castrillo eta Rodrigo Castrillo
Aste Nagusiko III. Arkume Menestra Lehiaketa Bikote irabazlea: José Manuel Irigoyen eta Tomás Nuñez
Emakumezkoen III. Bandera Aste Nagusia Zumaia-Salegi
Aste Nagusia
(Abuztuaren 10etik 17ra)

Ikusleen zenbatespena
1.287.275

Agertokiak
27

Jarduerak
491

Su festen nazioarteko 56. Lehiaketa Jaialdia

Zazpi enpresa piroteknikok (lau espainiar eta hiru atzerritar) hartu zuten parte aurtengo edizioko lehiaketan.

Piroteknia partehartzaileak

Pirotecnia Valecea (Araba), Ciels en Fête (Frantzia), Scarsella Fireworks (Italia), Pirotecnia Vulcano (Madril), Pirotecnia Gironina (Valentzia), IP Innovative (Alemania) eta Hermanos Caballer pirotécnicos (Castelló).

fuegosweb

Beste behin ere —eta jada bostgarren edizioa da— Aste Nagusiko Su Artifizialen Argazki Lehiaketa antolatu zen. Bertan, nahi zuen orok parte har zezakeen. Jarduera horren helburua zen datorren urteko lehiaketa iragartzeko irudia aukeratzea. Aurtengo irabazlea Arantxa Cortajarena izan da, "Fuegos entrelazados" irudiarekin.

Urrezko Maskorra:
Scarsella Fireworks

Zilarrezko Maskorra:
Pirotecnia Vulcano
Brontzezko Maskorra:
Hermanos Caballer pirotécnicos

Gazteriaren Euskaltel Saria:
Hermanos Caballer pirotécnicos

Hasiera Ikusgarrienari Super Amara Saria:
Scarsella Fireworks

Herri Epaimahaiaren Saria:
Hermanos Caballer pirotécnicos