Abuztuaren 12tik 19ra bitarte izan zen. Guztira, 460 jarduerak osatu zuten jai-programa kulturaniztun eta parte-hartzailea, era eta adin guztietarakoak.
Easo Abesbatzako Eskolaniak eta Kresala Elkarteak kantatu zuten Artillero jaiei hasiera eman zien kanoikadarekin.
Aste Nagusia auzoetan ere izan zen berriz ere, eta jarduerak programatu ziren Amaran (Aitzol parkean), Antiguan (Pio XII.a plazan) eta Grosen (Katalunia plazan); tartean, Aste Nagusiko kontzertua Saguesen. FESTAK abuztuaren 15eko 00:00etan Festara kantatzea.
Berrikuntza txalotuenetako bat erraldoi eta buruhandien udal konpartsak auzoetara egin zuen bisita izan zen.
Nabarmentzekoa, gainera, Tomas Alba plazan (Saguesko zabalunean) programaturiko kontzertuetan jende asko izan zela berriz ere, Kursaaleko terrazetako argiterian aldaketa egokiak egin izana, eta mariachi musika bandak izandako arrakasta, Kataluniako plazan jaiei buru emateko egindako emanaldian.
Jaien amaieran Valentziako Ricasa pirotekniak eskainitako ikuskizun piromusikala berriki zendutako pop eta rock artista ezagunen aireez baliatu zen, eta donostiarren kritikarik onenak jaso zituen.
Ezin dugu aipatu gabe utzi Bartzelonan gertatutako atentatu terrorista gaitzesteko eta biktimei elkartasuna adierazteko eginiko deialdiari abuztuaren 17an programatutako ekitaldi guztietan elkartutako herritarrek emandako erantzuna: minutuko isilunea egin zen eta, amaieran, biktimak gogoratzeko txalo zaparrada.
Aste Nagusiko sariak
Herri-kirolak | Urrezko koparen irabazlea: Aitzol Atutxa Igeldoko Harriaren irabazlea: Jokin Eizmendi |
---|---|
Aste Nagusiko X. Marmitako Lehiaketa | Bikote irabazlea: Joseba Nuñez eta Asier Castresana |
Bertako produktuak erabiliz egindako Gazteentzako VI. Lehiaketa Gastronomikoa |
Bikote irabazlea: Ane Otaegi eta Nerea Rey |
Aste Nagusiko I. Ajoarriero Lehiaketa | Bikote irabazlea: José Manuel Irigoyen eta Tomás Nuñez |
Aste Nagusiko Valentziar Paellaren I. Lehiaketa | Bikote irabazlea: Marian González eta Asier Grijalba |
Aste Nagusiko I. Arkume Menestra Lehiaketa | Bikote irabazlea: Baudilio Castrillo eta Rodrigo Castrillo |
Aste Nagusia
(Abuztuaren 12tik 19ra)
Ikusleen zenbatespena
1.140.000
Agertokiak
28
Jarduerak
460
Su festen nazioarteko 54. Lehiaketa Jaialdia
Zazpi enpresa piroteknikok (bost espainiar eta bi atzerritar) hartu zuten parte aste osoa iraun zuen lehiaketan.
Piroteknia partehartzaileak
Accitana Mª Angustias (Granada), Hermanos Caballer (Castelló), Pirotecnia del Mediterráneo (Valentzia), Poleggi (Italia), Peñarroja (Castelló), New Year Fireworks (Txina), López (Santiago de Compostela).
Aste Nagusiko Su Festen III. Argazki Lehiaketarako deialdia egin zen, interesa duten guztientzat, eta lan irabazlea izango da lehiaketaren 55. edizioa iragartzeko erabiliko den irudia.
Urrezko Maskorra:
Hermanos Caballer
Zilarrezko Maskorra:
Peñarroja
Brontzezko Maskorra:
López
Gazteriaren Saria:
Peñarroja
Herri Epaimahaiaren Saria:
Peñarroja