Zirika Zirkus taldeak "Marietak" aurkeztuko du, zirku antzerkia

Zirku konpainia familiarra: bi iloba eta haien izebarik maitagarriena, faboritoa, txikitan zaintzen eta konsentitzen zituena, planik eroenak asmatzen zituena.

Ilobek, hainbeste maite dute izeba, non behar baino gehiago zaintzen duten. “Zu aurkezle, izeba! Zu aurkezle!”esaten diote. “Egon hemen eserita eta lasai!”. Kotoien artean gordeko lukete, ahal izatekotan; baina berak, izebak, edo haiek esaten dioten bezala, Maripantxik, oraindik sasoiko dagoela erakutsiko die eta modu horretan denok ulertuko dugu non bukatzen diren, maitasuna, elkartasuna eta sororidadea, eta ahaldunkeriari bidea eman.

Zirika Zirkus

Hizkuntza: Euskara

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Asteazkena, abuztuak 14
19:30 - 20:30
Gros-Ulia / Katalunia plaza -