1896an, Santa Zeziliako Elkarte Filarmonikorako lehen araudia onartu zen musikari talde baten eta Udalaren artean, ondoren Zangozako Udal-Banda deituko zena.
Nafarroa osoan, Aragoin, Galizian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa Beherean ere aritu dira. Anitzetan hainbat talde zangozarrekin batera (Nora abesbatza, Txistularien Taldea, Gaiteroak, Dantzariak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa …).
Gaur egun, Zangozako (Nafarroa) Juan Francés de Iribarren kontserbatorioan eta musika eskolan hezitako berrogeita hamabi musikari gaztek osatzen dute, Javier Calvo Lergak eta Imanol Blasco Itoizek zuzenduta.
LAGUNTZAILEA: