Eibarko Ustekabe txaranga musikari gaztez osatua dago. Musika eskolako ikasleek beren ekimenez abian jarri zutenetik, 25 urteko ibilbidea betetzear da jai herrikoien animazioan. Diska propioa argitaratu ondoren, estreinakoz arituko da Donostiako Aste Nagusian. Gaur Kontxako pasealekuan eta Parte Zaharreko kaleetan joko dute.