Pasai Txaranga
Pasai Txaranga jaietan herrietako animazioan trebatutako musikarien elkarketaren emaitza da. 50 urte baino gehiagoko esperientzian oinarrituta, Euskal Herrian ospe handiena duen txarangetako bat izateko oinarriak ezarri dira. 10 kidek osatzen dute, honela banatuta: bonboa, kaxa, platertxoak, tronboia, bonbardinoa, tuba, 2 tronpeta eta 2 saxo. Gaur Erdialdean eta Parte Zaharrean joko dute.
Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Asteartea, abuztuak 11
18:30 - 21:00
Parte Zaharra / Erdialdea eta Parte Zaharra - Ikusi kokapena






