Lipe Court

Filipe Bittencourt, artistikoki Lipe Court , izenez ezaguna, Ilhéus-en (Brasil) jaio eta hazitako musikaria da. Erritmo afrobrasildar sutsuetan murgilduta hazi zen, hala nola samba, bossa nova, axé, forró eta MPB. Hamasei urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian, eta denbora honetan, erritmo eta soinu berriak gehitu ditu bere unibertsora, eta are dinamismo eta nortasun handiagoa erantsi dio bere musika-esentziari. Bere errepertorio eklektikoak eta publikoarekin duen loturak alaitasun eta dibertsioz betetako emanaldiak bermatzen dituzte.

Lipe Courtek ez du musika bakarrik interpretatzen, istorioak ere kontatzen ditu bere melodien bidez, eta mugak eta bihotzak gurutzatzen dituen soinu-bidaia batera eramaten ditu ikus-entzuleak. Bossa nova leun bat edo funk kementsu bat interpretatuz, beti helburu bera du: musikarekiko maitasuna partekatzea eta ikusle bakoitza esperientzia bakar eta ahaztezin baten parte sentiaraztea.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Osteguna, abuztuak 15
23:30 - 01:00
Amara / Aitzol parkea (Usandizaga-Amara institutoa) -