Lia Kali

Lia Kali katalana, Júlia Isern-en alter ego artistikoa, oso estilo berezia duen kantari eta konpositorea da, soulaz, reggaeaz, rumbaz, jazzaz, trapaz eta hip hopaz zintzotasunez, konpromisoz eta desafio egiteko gogoz hornitzen jakin duena, Amy Winehouse, Mala Rodríguez, Lauryn Hill, James Etta eta azken hamarkadetako musika popularraren irakaspenak iragaziz.

2023an “Contra Todo Pronóstico” debuteko albuma argitaratzearekin batera, Bartzelonako Lia Kali abeslariak panorama alderantziz jarri zuen, artistak bere egunerokotasuneko estropezuak, penak eta beldurrak sendatzeko katarsi pertsonal gisa mahukatik atera zuen kantu-bilduma batekin. 2025ean bere bigarren estudioko albuma kaleratu zuen, Kaelis izenekoa.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Ostirala, abuztuak 14
23:45 - 01:15
Gros-Ulia / Tomas Alba plaza (Sagues) -

LAGUNTZAILEA:

amstel 2022