Laket, erromeria

Laket Taldea Maitanek (trikitixa eta ahotsa), Naiarak (ahotsa, kabasa, guiroa eta panderoa), Alainek (gitarra), Zigorrek (baxua eta ahotsa), Gorkak (bateria), Iñakik (tronpeta) eta Beñatek (Tronboia) osatzen duten erromeria taldea da.

Laket taldeak Euskal Herriko plaza askotan jotzeko aukera izan du urte hauetan barna. Taldearen zuzenekoak abaniku zabala eskaintzen du, izan ere, emanaldietan jotzen dituzten piezak zein doinuak kolore eta erritmo anitzekoak dira; hala nola, euskal dantzak, kunbiak, rantxerak, euskal rocka eta instrumental dantzagarriak besteak beste.

Desgaitasun funtzionala duten pertsonei egokituriko gunea.
Astelehena, abuztuak 12
23:30 - 01:00
Antigua-Ibaeta / Alfonso XIII. plaza -