"Urban Day" Kursaaleko Erizainen Plazan Kuluxka Klan, Ayvee, J Largo, Trydeal, Celi eta SDL Click artista eta taldeen emanaldiekin.
Kuluxka Klan Oiartzualdeko kolektibo bat da, herriko artista ezberdinek sortua eta gure inguruan oihartzun handia duena.
Andrea Vitoria “Ayvee” euskarazko hiri-musika feministaren interpretea da.
J. Largo donostiarra da, musika eszenaren irudi berria, eta hazteko proiekzio handiena duen artistetako bat da; Kursaalen izango da, Traydeal eta Celi artista donostiarrekin batera.
Musika urbanoaren gauarekin amaitzeko, SDL Click izango dugu.